NEURRI S.L,, Euskal Herrian (Donostian) kokaturiko enpresa da, bere bilakaera profesionalak 40 urte baino gehiago ditu.
Euskal Autonomia Erkidegoko Topografia eta Fotogrametria arloko enpresarik zaharrenetarikoa da. Denbora guzti honetan zehar, bere helburuak lurraren neurketak eta lan tradizional zein azken generaziokoak egitea izan dira.
NEURRI topografia enpresa bezala sortzen da eta departamentu berriak gehitzen joan zaizkio: Balorazioak, Landa-lurraren Katastroa, Hiri-lurraren Katastroa, Geodesia, Aireko eta Lurreko Fotogrametria, Ortofotoak, GIS, LIDAR...
Gehitu diren profesional berriei esker, lan topografiko eta fotogrametrikoetan esperientzia handia dutenak, baina aldi berean teknologi berrien erabilera, ikerketa eta garapena alde batera uzten ez dutenak, egungo merkatuak luzaturiko edozein erronka teknikoari aurre egiteko gai den enpresa bihurtu da NEURRI.
Elkartasun política on batek lanen azken emaitzak indartzen ditu. Hori dela eta, enpresa desberdinekin elkarlana hobetuko duen akordio estrategikoak sustatu ditu.